XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHIAKETA PUBLIKOA, Barakaldoko (Bizkaia) San Eloy Ospitaleko Jagote eta Segurtasunaren Kontratazioa egiteko dena.

Espediente zk.: 260/20/1/00216/3502/1089. Kontratuaren xedea: Jagote eta Segurtasunaren Kontratazioa.

Aurrekontua: 2.000.000,- pezeta.

Bulegoak: Administrazio Klausula Partikularren Plegua, Oinarri-arau Teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri diren beste agiri guztiak, eskuratzeko moduan dituzte horiek San Eloy Ospitaleko Administrazioan (Antonio Miranda hiribidea, 1, Barakaldo Bizkaia).

Tel. 437.53.00. Goizeko 9etatik 13etara.

Behin-behingo bermea: Lehiaketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da Osakidetzako Diruzaintzan (Alava General kalea, 5, Gasteiz) 40.000,- pezetako behin-behingo fidantza jartzea.

Eskaintza eredua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguaren Eraskin lez datorrena.

Aurkezteko epea eta tokia: Eskaintzak San Eloy Ospitaleko Administrazioan, goian aipatutako egoitzan aurkeztuko dira eguerdiko ordu batak aurretik, iragarpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamunetik kontetan hasi eta 10 eguneko epe barruan.

Eskaintzak agertaraztea jendaurrean egingo da, eta Kontratazio Arautegi Orokorraren 100. atalean ohartemandako prozedura berritik bat ere jasotzen ez bada, 1989.eko azaroaren 29ko goizeko 9etan egingo da Osakidetzako Arlo Zuzendaritzan (Gran Vía kalea, 81, 1., 48001- Bilbo Bizkaia).

Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Bilbo, 1989.eko azaroak 13. Kontratazio Mahaiko Lehendakaria, ANDRES VILLAR PIZARRO.